Azoka solidarioa
- 2022/12/28 |
- Xabier Paez
Joan den astean, abenduaren 19an, 20an eta 21ean, gure DBH-1eko ikasleek, Carmen, Iratxe eta Xabi (1.4, 1.3 eta 1.5eko tutoreak) irakasleek gidatuta, aurtengo proiektu komunitarioaren lehenengo ekimena burutu zuten.
Azoka Solidario txiki bat antolatu zen ikastetxeko sarreran.
Gabonetan bista jarrita, ikasleek bigarren eskuko liburuak, mahai-jokoak, jostailuak, eskuz egindako pultserak eta imanak jarri zituzten salgai.
Irabazitako dirua esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzen duen Getxoko “DalecandELA ONG-ari” bidaliko zaio.
Sentsibilizazio ekintza honen bitartez, elkartasuna eta enpatia landu nahi izan da gure ikasleekin.
Eskerrik asko egin dituzuen ekarpenengatik, eta merkatura gerturatu zareten guztioi!
Euskaraldia 2022
- 2022/11/18 |
- Ekhi Arrieta
Gaur, azaroak 18, EUSKARALDIAri hasiera emateko ikastetxeko kiroldegian edizio honetako abestiaren koreografia dantzatu dugu. Ikusi hemen bideoa.
Jarraian ikasleek ahozko hizkuntz-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masibo honekiko atxikimendua erakutsi dute. Azkenik argazki erraldoia atera dugu.
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!
OOG BERRITZEA
- 2022/10/18 |
- Agindua argitaratzea E.H.A.A.n: Urriaren 10ean
- Hautagaiak onartzea: Urriaren 19tik 28ra
- Hautagaien zerrenda behin-behinekoz argitaratzea: Urriaren 31an
- Behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkeztea: Azaroaren 2tik 4ra
- Aurkeztutako murtziloen ebazpena: Azaroaren 9an
- Hautagaien zerrenda behin-betikoz argitaratzea: Azaroaren 10ean
- Hautaketa ekintzak gauzatzea: Azaroak 16
- Boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea: Azaroaren 21ean: irakasleak eta gurasoak
- Hauteskundeetako emaitzen aurkako murtziloak aurkeztea: Azaroaren 22tik 24ra
- Aurkeztutako murtziloen ebazpena: Azaroaren 29an
- Hauteskundeetako emaitzak behin-betikoz argitaratzea: Azaroaren 30ean
- O.O.G. berriaren eraketa: Abenduaren 12tik 16ra
Txiki Baskardo 2022 lehiaketan irabazle
Lehiaketa hau orain dela bost urte sortu zen Ramiro Pinilla idazle getxotarraren memoria mantentzeko asmoz, eta DBH ko lehenengo mailako Getxoko ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoa du.
Argazkian, iazko lehiaketan garaile izan zen Laia Petralandarekin, gure institutuko ikaslea baita ere.
ZORIONAK EUNATE!