Gurasoen elkartea

Ikasle, famili, ikastetxe eta inguruaren arteko erlazioak eta partaidetza lantzen dituen ekintzak bultzatzen ditu.

Eskola kontseiluan parte hartzen du.

Esperientzia handiko psikologo baten zerbitzua eskaintzen dio ikasleei: nahiz beraien eskaerari erantzunez, nahiz guraso edo tutoreek eskatuz.

Eskolatik kanpoko ekintzetarako laguntzak eskaintzen ditu.

Liburuak edo bestelako materialak erosteko laguntza ematen dio ikastetxeari.

DBH 4 eta Batxilergoko 2. maila amaitutakoentzat diplomen banaketan parte hartzen du.

Kurtso hasieran, gurasoen bilera orokor bat egiten da, iritziak jaso eta partaidetza bultzateko asmoz.

Urteko kuota 30 € da, eta kurtso hasieran matrikulan adierazitako kontu korrontean kargatzen da.

Gure emaila: ampa.jcbaroja.ige@gmail.com

 

IGEko asanblada orokorraren bilera

  1. 2019/09/09 |

Jakinarazten dizuegu institutuko areto nagusian Gurasoen elkarteko Asanblada Orokorraren Ohiko Bilera egingo dela.
Bilera egun honetan izango da:

2019ko irailaren 17an (asteartea), arratsaldeko 6:30etan, deialdi bakarra

Gai-ordena:

1. Kontu-egoerari buruzko informazioa.

2. Psikologia-Zerbizuari buruzko informazioa.

3. Kanpo ekintzak: Antzerkia euskeraz.

4. Inauteri astean: Baztanera.

5. Eskola kirola programa / Bizkaiako Foru Aldundia.

6. Galde-eskaerak.


Batzarra bukatzen denean atera diren eskolatik kanpoko ingelesko klaseei buruz hitz egingo da.

Zuen zain egongo gara