Jantokia
2022/23 ikasturtean, jantoki zerbitzua, irailaren 12tik ekainaren 20 arte eskeiniko da.
Abenduaren 23an ez da eskainiko.
Iraileko eta ekaineko klaseen ordutegia ikasturtean zehar egiten denaren bezalakoa izango da.
2021/22 ikasturteko prezioak:
Ohiko bazkaltiarrak* (DBH):
Garraiatuak, 3,30€ menua.
Ez garraiatuak, 4,60€ menua.
(*Ohiko bazkaltiarra= %80an gutxienez bazkaltzen duena)
Behin-behineko bazkaltiarra* (DBH):
5,20€ menua.
(*Behin-behineko bazkaltiarrak, bazkaltzera noizean behin geratzen direnak dira)
Bestelako erabiltzaileak (batxilergokoak, irakasleak, besteak):
8,10€ menua.
Oharra: Hezkuntza Sailak prezio hauek gaurkotu ditzake.
Jantokiko araudia:
1. Jantokia erabiltzen dutenen kuotak ordaintzea derrigorrezkoa da.
2. Kuotak, ikaslearen arduradun legalak seinalatutako kontu korrontean kargatuko dira.
3. Kuotak, hilabete bakoitzeko hasieran ordainduko dira, urritik maiatzera.
4. Ordaindu ezean, nahiz epe nahiz kantitatean, honelako prozedura aplikatuko da:
• Ordaindugabeko kuota, gehi bankuak kargatutako komisioak eta zergak ordaintzeko, 10
eguneko epea izango da.
• Ez ordaindu ezkero, ikasleak ezingo du jantoki zerbitzua erabili.
5. Zerbitzua berriro erabili ahal izateko jantokiko arduradunaren baimena beharko da, eta zorrak
guztiz ordaindu. Kasu honetan, jankidea, “ez-ohiko jankide” izatera pasako da.
6. Bigarren aldiz kuotarik ez odaindu ezkero, jantoki zerbitzuan baja emango zaio eta txosten bat
Hezkuntza Sailari helaraziko zaio, zorrei buruz, legeari dagokion moduan erabaki dezan.
7. Bekadunei, ordaindutakoa itzuliko zaie, itzulketek eragindako gastuak ezik.
8. Jantokiko kuotaren %50a itzuliko da jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian
jantokira joaten, beti ere 48 ordu lehenago arduradunari jakinarazten bazaio.
9. Justifikatugabeko hutsegiteak jantokira %15 baino gehiago badira, jankideak jantokirako
eskubidea galduko du baino ordurarteko kuotak berdin ordaindu beharko ditu.
10. Ikasle jankideak jantokiko bekarik jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.
11. Hartutako erabakien aurkako elegitea, Ekonomia batzordeari zuzendu behar zaio, hiru eskola
egunen epean.
Klikatu hemen menuak ikusteko
Jantokiko arduraduna Carlos Jimeno da: cjimeno@irakasle.eus