Euskararen salbuespena
Euskara eta literaturaren salbuespenak, baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat, adin txikikoaren arduradun legalaren eskaeraren ondorioz ematen dira.
Eskaera matrikula egiterakoan egin behar da, idazkaritzan, eta horretarako prestaturiko orrian.
Ematekotan, ikasleak ebaluatzetik salbuetsita geratzen dira baina ez ikastetik, beraz, klaseetara derrigorrez joan behar dute.
Ikastetik eta ebaluatzetik salbuespenak eman daitezke baita ere. Begiratu horretarako araudia.
Salbuespena, gehienez, euskal hezkuntz sistemara 2008/2009 ikasturtetik geroago heldutakoentzat, lau ikasturtetakoa izan daiteke. Honen ondorioz, lau ikasturte pasa ondoren, nahi ta nahiez ikasleak maila arruntera pasatu behar duenez, dagokion euskara maila lortu dadin, ahalik eta gehien saiatzea gomendatzen da.