Ikasgunea
- 2017/09/09 |
2016/17 ikasturtean martxan jarri genuen Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA ataria, ikasle eta familientzat sortutako harremanetarako plataforma.
Hemendik aurrera notak eta faltak ikusteko atari hau bakarrik erabiliko da. Hor bertan ere ikusi ahal izango dituzue ikasleen ordutegiak eta hortik baita, irakaslegoarekin harremanetan jarri. Etapa amaitutakoan, historialak ere eskuratu ahal izango dituzue.
Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zarete.
Gurasoen eskola
- 2019/03/07 |
Martxoaren 6, 13 eta 20an, arratsaldeko 6etan, eta institutuko 041 gelan (beheko solairuan), Getxoko gurasoen elkarteak antolatutako hiru jardunaldietako formakuntza saioak eskeiniko dira.
Jorratuko den gaia hau izango da: "Marihuana aurkitu dut bere arropatan: zer egin dezaket?".
Ikastaro hau Getxoko Udalaren laguntzari esker eskaintzen da eta doakoa da.
Gurasoekin bilerak
- 2022/09/22 |
Tutoreek gurasoekin egingo dituzten bilerak honako egunetan izango dira:
Asteartea, urriak 4: BATX-1 eta BATX-2
Asteazkena, urriak 5: DBH-1, DBH-2 eta Hezkuntza berezia
Osteguna, urriak 6: DBH-3 eta DBH-4
Ordua: 18.00
Lekua: talde bakoitzaren gelan