Instagram

Azoka solidarioa

  1. 2022/12/28 |
  2. Xabier Paez

Joan den astean, abenduaren 19an, 20an eta 21ean, gure DBH-1eko ikasleek, Carmen, Iratxe eta Xabi (1.4, 1.3 eta 1.5eko  tutoreak) irakasleek gidatuta, aurtengo proiektu komunitarioaren lehenengo ekimena burutu zuten.

Azoka Solidario txiki bat antolatu zen ikastetxeko sarreran. 

Gabonetan bista jarrita, ikasleek bigarren eskuko liburuak, mahai-jokoak, jostailuak, eskuz egindako pultserak eta imanak jarri zituzten salgai.

Irabazitako dirua esklerosi anizkoitzaren ikerketa bultzatzen duen Getxoko “DalecandELA ONG-ari” bidaliko zaio. 

Sentsibilizazio ekintza honen bitartez, elkartasuna eta enpatia landu nahi izan da gure ikasleekin. 

Eskerrik asko egin dituzuen ekarpenengatik, eta merkatura gerturatu zareten guztioi! 

Euskaraldia 2022

  1. 2022/11/18 |
  2. Ekhi Arrieta

Gaur, azaroak 18, EUSKARALDIAri hasiera emateko ikastetxeko kiroldegian edizio honetako abestiaren koreografia dantzatu dugu. Ikusi hemen bideoa.

Jarraian ikasleek ahozko hizkuntz-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masibo honekiko atxikimendua erakutsi dute. Azkenik argazki erraldoia atera dugu.
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!

OOG BERRITZEA

  1. 2022/10/18 |

Txiki Baskardo 2022 lehiaketan irabazle

Eunate Fernandez Ayo TXIKI BASKARDO lehiaketaren bosgarren edizioan euskerazko modalitateko irabazlea suertatu da.
Lehiaketa hau orain dela bost urte sortu zen Ramiro Pinilla idazle getxotarraren memoria mantentzeko asmoz, eta DBH ko lehenengo mailako Getxoko ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoa du.
Argazkian, iazko lehiaketan garaile izan zen Laia
Petralandarekin, gure institutuko ikaslea baita ere.
ZORIONAK EUNATE!