Eskola kontseilua berriztatzea

  1. 2020/10/26 |

Bi urtetik behin Eskola kontseiluaren zati bat berritzea tokatzen da: aurten 6 irakasle, 3 guraso, 7 ikasle, eta ez irakaslea den pertsonalgoaren ordezkari bat aukeratu behar dira.

Honatx egutegia:

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Ramiro Pinilla Liburutegia

  1. 2020/10/24 |

Urriaren 23an, ostiralean, Ramiro Pinillaren heriotzaren urteurrenean, eta Liburutegien Nazioarteko Egunaren bezperan, institutuko liburutegiari izena ematen dion plaka desestali zen. Ikastetxeko OOGk aho batez hala erabakita, "Ramiro Pinilla Liburutegia" izena hartu du.
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Maria Bengoa, idazlearen alarguna, Ramiro Pinilla semea eta Jose Javier Rapha Bilbao, idazlearen laguna.
Ana Pila eta Josu Aurrekoetxearen txalapartaren ondoren, eta Pilar Romero Gaztelaniako irakaslearen hitzekin, Ramiro Pinilla semeak plaka oroigarria  desestali zuen.
Ondoren, liburutegiaren barruan, Maria Bengoak Ramiro Pinillaren hitz gogoratzaileak zuzendu zizkigun; Txiki Baskardo lehiaketa irabazi zuten ikastetxeko zenbait ikaslek bere lanen zatiak irakurri zituzten, baita Ramiro Pinillaren lanenak ere, eta bideo bat proiektatu zen liburutegiaren birmoldaketaren garapena azaltzeko. Ekitaldia amaitzeko, Pilar Romerok ad hoc apaindutako tarta bikainak dastatu genituen.

Ikusi argazkiak irudien galerian.

 

Txiki Baskardo

  1. 2020/09/19 |
  2. Pilar Romero

Arane Malatsetxebarria TXIKI BASKARDO lehiaketaren hirugarren edizioan euskerazko modalitateko irabazlea suertatu da.
Lehiaketa hau orain dela hiru urte sortu zen Ramiro Pinilla idazle getxotarraren memoria mantentzeko asmoz, eta DBH ko lehenengo mailako Getxoko ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoa du.
ZORIONAK, ARANE!  

 

 

Ohorezko Matrikula

  1. 2020/06/12 |

Hauetxek dira, 2019/20 ikasturtean, Batxilergoko 2. mailan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak:

Armentia Viteri, Maider

Gómez Viteri, Uxue

Palacio Zarraoa, June

Rodriguez Gonzalez, Jon

Ruiz Martinez, Alain

Sante Insua, Alvaro

ZORIONAK!

Ekainberrira bisita

  1. 2020/03/18 |

Martxoaren 11 eta 12an, DBH-1eko ikasleria, A eta D eredukoek hurrenez hurren, Ekainberri kobazuloa bisitatu dute.

Jaduera honek DBH-1eko Geografia eta Historia irakasgaiaren edukiak barneratzeko aukera eman die. Adibidez, Goi Paleolitoko paisaia naturala alderatzea gaur egungoarekin,  Homo Sapiens-en ezaugarri fisikoak aurkitzea, testuinguruan bertan  taldekideekin labar pinturen inguruko fitxak jorratzea eta, historiaurrean bezala, bultzagailua eta azagaia hartuta, ehiztatzeko saiakerak egitea.