Txiki Baskardo

  1. 2020/09/19 |
  2. Pilar Romero

Arane Malatsetxebarria TXIKI BASKARDO lehiaketaren hirugarren edizioan euskerazko modalitateko irabazlea suertatu da.
Lehiaketa hau orain dela hiru urte sortu zen Ramiro Pinilla idazle getxotarraren memoria mantentzeko asmoz, eta DBH ko lehenengo mailako Getxoko ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoa du.
ZORIONAK, ARANE!  

 

 

Ohorezko Matrikula

  1. 2020/06/12 |

Hauetxek dira, 2019/20 ikasturtean, Batxilergoko 2. mailan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak:

Armentia Viteri, Maider

Gómez Viteri, Uxue

Palacio Zarraoa, June

Rodriguez Gonzalez, Jon

Ruiz Martinez, Alain

Sante Insua, Alvaro

ZORIONAK!

Ekainberrira bisita

  1. 2020/03/18 |

Martxoaren 11 eta 12an, DBH-1eko ikasleria, A eta D eredukoek hurrenez hurren, Ekainberri kobazuloa bisitatu dute.

Jaduera honek DBH-1eko Geografia eta Historia irakasgaiaren edukiak barneratzeko aukera eman die. Adibidez, Goi Paleolitoko paisaia naturala alderatzea gaur egungoarekin,  Homo Sapiens-en ezaugarri fisikoak aurkitzea, testuinguruan bertan  taldekideekin labar pinturen inguruko fitxak jorratzea eta, historiaurrean bezala, bultzagailua eta azagaia hartuta, ehiztatzeko saiakerak egitea.

ARAKATU BIZITZA, UME!

  1. 2020/03/07 |
  2. Pilar Romero
Txikia zenean, Pacori bere amonak eman zion aholku hau "Arakatu bizitza, ume!", eta Pacok kasu egin zion eta bizitzak eskeini dizkion tren guztietan montatu da. Aholku bera eman die DBH2.4ko ikasleei Francisco Díaz Valladares idazleak, gaur, martxoak 4, izandako elkarrizketan.
Eta ez da aholku bakarra izan; beste batzuk ere eman dizkie: bere gustoak izateko eta ez beste inorenak; burmuinaren eskumako aldea garatzeko; asko irakur dezatela kriterioa izateko eta gero jo ta ke jorratzeko nahi dutena egin ahal izateko; eta bere buruetan amets bat ereiteko eta maiz ureztatzeko, horrela, nahi duten guztia lortuko baitute.
Gaztelaniako klase desberdina izan da, idazlearen esperientziez eta aholkuez gozatu baitute, eta berarekin konpartitu dutenaz idatzi egingo dute.

Antzerki-foroa

  1. 2020/02/12 |
  2. Pilar Romero

Otsailaren 10ean D ereduko 1. mailako ikasleek antzerki-foro saio bat izan zuten.

Jarduera honetan injustizia edo zapalkeria dagoen egoera bat antzezten da eta ikusleei obran sartzeko aukera ematen zaie, konponbide bat bilatzeko. Lantzen ari diren gaia “Maitatzea ez da dominatzea” da, eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dute.