2020-21 ikasturtearen hasiera

2020-21 ikasturtearen hasiera irailaren 7an, astelehena, izango da ondorengo ordutegiarekin:

DBH 1: 9:00
DBH 2: 9:30
DBH 3 eta Hezkuntza berezia: 10:00
DBH 4: 11:00
BATX 1: 12:00
BATX 2: 13:00

Egun hau aurkezpen-eguna da. Ikasleak euren tutorearekin areto nagusian bilduko dira, eta ordutegiak eta beharrezkoak diren argibideak emango zaizkie.

Ikasleak, maskarillarekin, areto nagusira ordurako hurbilduko dira, eta han jakinaraziko zaie zein den talde bakoitzaren gela eta tutorea.

Ikasleen datuak babesteko, EZ da zerrendarik argitaratuko, ez web orrian ezta kristaldegietan ere.

Aurkezpenak, gutxi gorabehera, ordubete iraungo du.

Klaseak, adierazitako ordutegian, asteartean, hilak 8, hasiko dira.

Gogorarazten dizuegu, irailean eta ekainean ordutegiak ez direla aldatzen.

Jantoki zerbitzua asteartean, hilak 14, hasiko da.

 

Ohorezko Matrikula

  1. 2020/06/12 |

Hauetxek dira, 2019/20 ikasturtean, Batxilergoko 2. mailan Ohorezko Matrikula lortu duten ikasleak:

Armentia Viteri, Maider

Gómez Viteri, Uxue

Palacio Zarraoa, June

Rodriguez Gonzalez, Jon

Ruiz Martinez, Alain

Sante Insua, Alvaro

ZORIONAK!

Ekainberrira bisita

  1. 2020/03/18 |

Martxoaren 11 eta 12an, DBH-1eko ikasleria, A eta D eredukoek hurrenez hurren, Ekainberri kobazuloa bisitatu dute.

Jaduera honek DBH-1eko Geografia eta Historia irakasgaiaren edukiak barneratzeko aukera eman die. Adibidez, Goi Paleolitoko paisaia naturala alderatzea gaur egungoarekin,  Homo Sapiens-en ezaugarri fisikoak aurkitzea, testuinguruan bertan  taldekideekin labar pinturen inguruko fitxak jorratzea eta, historiaurrean bezala, bultzagailua eta azagaia hartuta, ehiztatzeko saiakerak egitea.

ARAKATU BIZITZA, UME!

  1. 2020/03/07 |
  2. Pilar Romero
Txikia zenean, Pacori bere amonak eman zion aholku hau "Arakatu bizitza, ume!", eta Pacok kasu egin zion eta bizitzak eskeini dizkion tren guztietan montatu da. Aholku bera eman die DBH2.4ko ikasleei Francisco Díaz Valladares idazleak, gaur, martxoak 4, izandako elkarrizketan.
Eta ez da aholku bakarra izan; beste batzuk ere eman dizkie: bere gustoak izateko eta ez beste inorenak; burmuinaren eskumako aldea garatzeko; asko irakur dezatela kriterioa izateko eta gero jo ta ke jorratzeko nahi dutena egin ahal izateko; eta bere buruetan amets bat ereiteko eta maiz ureztatzeko, horrela, nahi duten guztia lortuko baitute.
Gaztelaniako klase desberdina izan da, idazlearen esperientziez eta aholkuez gozatu baitute, eta berarekin konpartitu dutenaz idatzi egingo dute.

Antzerki-foroa

  1. 2020/02/12 |
  2. Pilar Romero

Otsailaren 10ean D ereduko 1. mailako ikasleek antzerki-foro saio bat izan zuten.

Jarduera honetan injustizia edo zapalkeria dagoen egoera bat antzezten da eta ikusleei obran sartzeko aukera ematen zaie, konponbide bat bilatzeko. Lantzen ari diren gaia “Maitatzea ez da dominatzea” da, eta eskolaz kanpoko ordutegian egiten dute.

SANTA AGEDA

  1. 2020/02/08 |
  2. Pilar Romero
Santa Ageda bezperan kantuz

Otsailaren 4an,  Santa Ageda bezpera, oles egin dugu ikasle-irakasle batzuk. Gure institutuan jarduera berria izan da, baina hurrengo urteetan jarraipena emateko gogoz hasi gara.
Abestiaren lehenengo bi koplak DBHko 1. mailako D ereduko ikasleek egin dituzte eta beste guztiak Batxilergoko ikasle batzuenak dira.

Hemen azpian dituzue bideoak eta irudien galerian, argazkiak.