Rosa Huertas idazlearekin topaketa online

  1. 2020/12/22 |
  2. Pilar Romero
Covid-19agatik hartutako neurriak direla eta, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak gutxiagotu egin dira aurten. Ezin dira jarduera bat egiteko (adibidez, idazle batekin elkarrizketa presentziala) maila bereko ikasle guztiak bildu.
Edelvives argitaletxeak topaketa online egiteko aukera eskeini digu eta praktikan jarri dugu.
Institutuko DBH1eko bost geletako ikasleak gaur Rosa Huertas idazlearekin solasean egon dira telematikoki, lehenengo ebaluazioan irakurritako "¿Qué sabes de Federico?" eleberriaz.
Topaketa oso ondo baloratu dute ikasleek, Gaztelaniako irakasleek, argitaletxeak, baita idazleak berak ere. Honegatik ildo horretatik jarraitzeko asmoa daukagu.

FÉLICITATIONS!

  1. 2020/12/16 |
  2. Teresa Marqués

Frantseseko departamendutik zorionak eman nahi dizkiegu DELF (Diplôme d 'Études en Langue Française) probetara aurkeztu eta B1 eta B2 diplomak lortu dituzten ikasle guztiei.

Bigarren urtez jarraian, frantseseko hiru ikaslek osatutako talde bat "Institut Français" eko azterketetara joan da eta guztiek gainditu dute.

Iazko deialdian 9 ikasle aurkeztu ziren B1era, eta deialdi honetan, bi ikasle B1era eta ikasle bat B2ra.
Gure zorionik beroena lortu duzuen ikasleei, zuen ahaleginarekin eta dedikazioarekin lanak merezi duela erakusten baituzue. Diploma horrek, nazioartean ezaguna denak, etorkizun hurbilean lan-aukera berriak emango dizkizue, ziur.

Pentsa ezazue bereizketa hizkuntza bat gehiago hitz egitean datzala.

Ja Bilbao! lehiaketa

  1. 2020/12/16 |
  2. Pilar Romero
DBH2-4ko June de Orbe eta Arane Malatsetxebarria ikasleak, DBH3-4ko Lorena Fernándezekin batera, ESKOLAKO UMORE GRAFIKOAREN 6. LEHIAKETAN finalistak suertatu dira. Lehiaketa Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak antolatzen du, xede honekin: umoreak kultura -eta hezkuntza- adierazpen moduan duen garrantzia gaztetxoei barneratzea eta pertsonen eskubide –eta aukera- berdintasuna azpimarratzea, aintzat hartu gabe jatorria, adina, sexua, gaitasuna, sexu-orientazioa edo erlijioa.
Irabazleen lanak eta finalistenak Erribera Merkatuko ERAKUSKETA-ESPAZIOAN egongo dira abenduaren 19tik 27ra arte.

BIZKAIDATZ Txikia 1. Saria

  1. 2020/12/15 |
Claudia Novoa Napoles, DBHko 1. mailako ikasleak 1. saria irabazi du Gaztelania modalitatean, Haur Mailan, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz Txikia 2019-2020 Haur eta Gazteen VI. Literatur Saria lehiaketan.
Horregatik, tablet bat eta diploma bat jaso ditu, baita saritutako lanekin argitaratutako liburuaren 5 ale ere.
ZORIONAK CLAUDIA!

ASTE DIGITALA

  1. 2020/12/12 |

Hezkuntza Sailak digitalizazio-esperientzia pilotu bat egin du gure ikastetxean (Batxilergoko 1. mailako bi taldetan), irakaskuntza presentziala eta online modalitatea uztartuz azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitarteko astean.
Esperientzia pilotuaren helburuen artean, ikastetxeen profil digitala hobetzea edo, hala badagokio, ikastetxeak pedagogikoki eta teknikoki prestatzea, balizko bigarren agertoki baterako.
Bigarren egoera irakaskuntzako bi modalitateak konbinatzen dituena da: presentziala eta online.
Albistea DEIAn eta EL CORREOn ikus dezakezue.