Alemaniarekin elkartrukea 2019
- 2019/05/09 |
Gure institutuko DBH-4ko 16 ikasle eta 2 irakaslek Alemaniako Garbsen-eko IGS institutuarekin egingo dugun elkartrukean parte hartzen dute.
Alemaniako taldea apirilaren 26tik maiatzaren 4ra bitartean izango dugu gurekin; gureak, berriz, hurrengo egunetik maiatzaren 11ra arte egongo dira han.
Argazki gehiago, hemen azpian.
Elkartrukea USAkin
- 2018/09/08 |
Gure institutuko 25 ikasle Boston inguruan dagoen Scituate-eko Scituate High School ikastetxearekin egiten dugun elkartrukean parte hartzen ari dira.
Elkartrukea irailaren 15ean amaitzen da.
Ourenglishprojects blogean ikusi eta jarraitu ditzakezue euren esperientziak.
Argazkian, parte hartzen ari diren Uxue eta June ikasleak.
Elkartrukea Scituate (USA)-ko ikasleekin
- 2017/04/24 |
Gure artean ditugu dagoeneko Scituate High School, Scituate (Massachusetts)-eko ikasle eta irakasleak. Badira 30 urte baino gehiago elkartruke hau egiten dugula bi zentroen artean.
Madriletik pasa ondoren, gurekin hainbat ekitaldiz jositako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute iganderarte.
Argazki gehiago dituzue irudien galerian, eta baita blogean ere.
Ongi etorri! Welcome!
Norvegiara goaz!
- 2017/03/09 |
Martxoaren 11tik 17ra bitartean Bergen-era (Norvegia) goaz.
DBHko 4. mailako hamabost ikasleek hartu dugu parte, Erasmus+ programaren barruan, europar proiektu batean.
Programan parte hartzen duten herrialdeak hauek dira: Alemania, Frantzia, Hungaria, Grezia eta Norvegia.
Azaroan gurekin izan genituen Bergenetik etorritako ikasle eta irakasleak, Olsvikåsen videregående skole ikastetxekoak hain zuzen. Orain guri tokatzen zaigu!
Norvegian gaude!
Erasmus+: Bergen-Getxo
- 2016/12/03 |
Erasmus+: elkartrukea Norvegiarekin
- 2016/11/12 |
Erasmus + proiektuak direla eta, gurekin izango ditugu datorrean aste osoan Norvegiatik etorriko zaizkigun 15 ikasle.
Gure ikasleen etxeetan egongo dira.
Astean zehar, "Youth Employment in Europe" gaia jorratuko dute elkarlanean eta hainbat bisitaldi eginez.
"Our English Projects" blogean jarraitu ahal ditzakezue gorabehera guztiak.
Norvegiakin elkartrukea
- 2016/09/27 |
Parte hartzen dugun Erasmus+ europar proiektuaren barne, Norvegiako ikastetxe batekin egingo dugun elkartrukea prestatzen ari gara.
Norvegiarrak gurera datorren azaroan etorriko dira, eta gu hara martxoan joango gara.
Guztia prestatzeko Polonia aldean dira gutako bi irakasle, Nerea Acebo eta Mª Jesus Dominguez, hain zuzen. Poloniak ere, beste lurralde batzuekin batera, proiektuan parte hartzen du.
Argazkian dituzue beste hainbat lurraldetako irakasleekin batera.
Alemaniarekin elkartrukea
- 2016/03/22 |
Dagoeneko itzuli dira Garbsenen izan diren gure ikasle eta irakasleak, Erasmus + proiektuaren barruan, Alemania, Hungaria eta Norvegiako ikasleekin batera egin den egonaldian parte hartuz, hain zuzen.
Han ibili dira, 11tik 18ra bitartean, eta aukera izan dute hainbat momentu eta esperientzia konpartitzeko .
Argazkian, Amsterdameko aireportuan irten aurretik.
Egitarauaren berri gehiago izateko, sakatu hemen.
Elkartrukea Scituateekin (Massachusetts, USA)
- 2016/01/20 |
- Ingeleseko departamendua
Gure institutuko Ingeleseko departamendua Scituate (Massachusetts)-eko Scituate High School ikastetxearekin hurrengo elkartrukea prestatzen hasia da.
Badira 25 urte elkartruke hau egiten hasi ginenetik. Hamabost egunetako esperientzi zoragarri hau hainbat eta hainbat ikasleek bizi izan dute: amerikar bizitzeko estiloa ezagutu bertako familia batekin. Ahaztu ezinekoa!
Gure ikasleak irailean joango dira eta hangoak udaberrian etorriko dira. Guztira 15 egun izango dira.
Ikasle kopurua mugatua da: 20
Ordaindu beharrekoa: 1500€ gutxi gorabehera, lau zatitan.
Interesdunek Ingeleseko departamendura jo behar dute, eta baimena eraman, urtarrilaren 26rako.
Argazkian, aurreko elkartrukean parte hartu zutenak.
Elkartrukea Alemaniarekin
- 2015/11/20 |
Dakizuenez, gure zentroa Erasmus + programan parte hartzen ari da. Gure kasuan, programaren izenburua "Youth Employment" da.
Hori dela eta, datorren astean gure artean izango ditugu Alemaniatik etorritako 21 ikasle eta euren irakasleak, hain zuzen Geshwister Scholl Gymnasium, Berenbostel, Garbsenekoak.
Gure ikasleen etxeetan egongo dira, eta elkarlanean jarduteaz gain, elkartruke batek dakarren esperientziaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Gure ikasleak, DBH-4koak, martxoan joango dira Alemaniara.
Eguen hauetan, ikasleek, bi hilabeteetan gazteon langabeziari eta gure hezkuntza-sistemari buruz egindako lanak aurkezteko aukera izango dute. Hainbat lantegi eta Fadura Lanbide Hezkuntzako Zentroa ere bisitatuko dituzte eta, azkenik, elkarren arteko proiektuak landuko dituzte bi lurraldeotako hezkuntza sistemak konparatuz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Hurrengo elkartrukea prestatzen... Alemaniarekin
- 2015/09/29 |
Ikasturte honetan, eta hurrengo bietan ere, gure zentroak Europear Proiektu batean parte hartuko du.
Gazteen enpleguari buruz arituko gara Frantzia, Polonia, Alemania, Hungaria eta Greziako hainbat ikastetxeekin batera.
Gai hori sakonki jorratzeko aukeraz gain, bertan parte hartzen duten 20 ikasleek, martxoan, Alemaniarekin egingo diren elkartrukeetan ere parte hartuko lukete.
Gure institutuko bi irakasle, Mª Jesús Domínguez eta Nerea Acebo hain zuzen (argazkian), egun hauetan Normandiako Herouville St. Clair-eko Salvador Allende Lizeoan dabiltza hainbat ekintza prestatzen ikastetxe desberdinetako irakaskideekin batera.
Hogeita hamar urteko elkartrukea Getxo - Scituate (USA)
- 2015/04/07 |
IES Julio Caro Baroja BHI is celebrating the 30th Getxo-Scituate Exchange Anniversary next week.
Ostegunean heldu ziren Getxora Estatu Batuetan, Boston inguruan dagoen Scituate herriko Scituate High School-eko 26 ikasle eta hiru irakasleak. Ostiralean, hilak 17, institutura lehenengo aldiz hurbildu ziren. Gurekin izango ditugu hilaren 27a arte hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua burutuz.
Hogeita hamarreko elkartrukea!
Egitaraua jarraitzeko sakatu hemen.
WELCOME! ONGI ETORRI! ¡BIENVENIDOS!