Hezkuntz marko hirueleduna

  1. 2016/05/28 |

2011/2012 ikasturtean  hasi genuen DBHko lehenengo mailan Marko hirueledunaren esperientzia.

2014/2015 ikasturtetik aurrera DBH osora zabaltzen da, A eta D ereduetan.

Proiektu honen helburu nagusia ikasle guztiek komunikazio-gaitasuna lortzea Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania) eta komunikatzeko gaitasun ona lortzea atzerriko hizkuntza batean (ingelesa) da. Hezkuntza hirueleduna Bigarren hezkuntzan lantzen diren gaitasunen garapenerako oso estimulu ona dela uste dugu.

Helburu hau betetzeko, ikasketa aktiboa, eta hiru hizkuntzen erlazioetan oinarritzen den metodologia komunikatiboa garatzea erabaki dugu.

Ikuspegi metodologiko honek proiektuak hiru hizkuntzatan gai berdinaren arabera burutzea usten du. Horrela, ikasketaren autonomia, ikaslearen protagonismoa eta ikaskidearen ebaluazio pertsonalaren partaidetzari laguntzen dio.

Esperientzia honen garapenean, familien bultzada oso garrantzitsua da, hau da, bere seme/alabak matrikulatu baino lehen, pentsatzea eta hau kontuan izatea beharrezkoa dela uste dugu:

  • Ez da "ingeleseko errefortzua", ezta "euskararen errefortzua".
  • Lanaren ikuspegitik, erantzunkizun eta autonomia gehiago taldeka lan egiteko behar da.
  • Ikaslearen partetik, ahalegin handiagoa eta lanerako konpromisoa ekartzen du.
  • Familien inplikazioa, interesa eta jarraipena haien semeen lanari buruz eskatzen da.

Nahiz irakasle, nahiz ikasle eta beraien gurasoentzat, esperientzia benetan positiboa eta emankorra izan da.

Ondorengo blogetan ikusi ditzakezue emaitzak:

http://juliocbaroja.blogspot.com.es/

http://ourenglishprojects.blogspot.com.es/

"Eskaintza" atalean dituzue ingelesez eman daitezken irakasgaiak taldea osatuz