Hezkuntza premia bereziak

  • Zerri deitzen diogu hezkuntza premia berezia?
    • Entzumen, ikusmen edo mugimen urriko ikasleak, problematika intelektual edo emozional nabarmenik ez dutenak. Funtsean, baliabide teknikoak, laguntza bereziak eta komunikazio-sistema alternatiboak behar izango dituzte, horrela curriculum arruntean errazago sartu ahal izango dira.
    • Kaltetutako ingurune soziokultural bateko edo beste kultura bateko ikasleak, eskolak proposatzen dituen ikaskuntza-zereginetara egokitzeko zailtasunak dituztenak.
    • Oinarrizko arloetako (hizkuntza eta matematika) edukin instrumentalak eskuratzeari dagokionez ikasteko zailtasun bereziak dituzten ikasleak. Neurri indargarriak hartu beharko dira, edukinen sekuentziazioan eta estrategia metodologikoetan aldaketak eginez.
    • Adimen-urritasunen baten eraginez, ikasteko zailtasun orokorrak dituzten ikasleak. Eskolatze guztian zehar curriculumean egokitzapen nabarmenak egin beharko dira horientzako.
    • Garapen-nahaste orokorrak dituzten edo horiengatik larriki afektatuta dauden ikasleak. Horien eskolaketa funtsean gela egonkorretan garatuko da.
    • Arazo emozionalak edo/eta jokabidezkoak dituzten ikasleek ikasteko zailtasunak izan ohi dituzte.
    • Gaitasun handiko ikasleak.
  • Ze baliabide ditu zentroak egoera horiei aurre egiteko?
    • Orientabide departamenduan kokatzen dira baliabide pertsonalak: orientatzaile bat, pedagogia terapeutikako irakaselak, keinuen hizkuntzako irakasleak, hezkuntza laguntzaileak, logopeda eta fisioterapeuta. Era berean, gurasoen elkarteak psikologa bat dauka.
    • Hezkuntza arreta bi modutan eskaintzen da: gela arruntean edo gela egonkorrean. Lehenengo kasuan, laguntza edo indartzearen bitartez egiten da, curriculuma egokituz ala ez; bigarrenean, gela berezietan, premiei aurre egiteko egokitutako programazioen bitartez.
    • Ez ohiko baliabide materialak: bi gela egonkor bereziki afektutako ikaslegoarentzat.
  • Zer egin dezaket nire semeak edo alabak premia bereziak dituela pentsatzen badut?
    • Normalean premia bereziak Haur edo Lehen hezkuntzan detektatzen diranez, Bigarren hezkuntzara iristerakoan ikaslea ikastetxeak horren berri ondo jakingo du eta behar diren neurriak hartuko ditu.
    • Aurrez ez badira detektatu edo Bigarren hezkuntzan agertzen badira, lehenbailehen tutoreari eta orientatzaileari aditzera ematea komeni da.