Orientazio departamentua
FUNTZIOAK
Aniztasunari erantzutea
- Tutorearekin eta taldeko irakasleekin lankidetzan, Orientazioko departamentuan hautematea eta aztertzea ikasleek dituzten ikasteko zailtasunak, behar den kasuetan ebaluazio psikopedagogikoa egitea, eta antolaketarako, metodologiarako, hezkuntza indartzeko eta, hala badagokio, curriculuma egokitzeko neurriei buruz aholkatzea eta horien jarraipena egitea.
- Ikastetxeko irakasleei aholkuak ematea berariazko arreta-planak eta -programak (curriculum anitzeko gelak, zereginak ikasteko gelak, hezkuntza-errefortzu berezien proiektuak, gaitasun handiko ikasleria) diseinatzeko, egiteko eta ebaluatzeko eta horien jarraipena egitea.
- Ikastetxearen Hezkuntza Indartzeko Plana prestatzea irakasle-taldearekin lankidetzan. Plan horretan jasoko dira ikasleek ikastean izan ohi dituzten zailtasunei aurre egin eta ikaskuntza sendotze aldera irakasleek diseinatutako hezkuntza-neurriak, indibidualak zein kolektiboak.
Orientazioa eta tutoretza
- Ikastetxeko ikasleentzat orientazio profesionaleko programa bat prestatzea etapa ezberdinetarako, ibilbideak eta etorkizun profesionalak aukeratzeko garaian berdintasuna sustatuz, eta programa hori garatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzea.
- Tutoretza-plana prestatzen aholkatzea eta maila bakoitzeko tutoreekin koordinazio- bilerak izatea, aldiro, planaren garapenari eta ebaluaketari buruz aholkatzeko, batik bat Bizikasi ekimenean txertatutako proposamen didaktikoak bereziki lantzeko programatutako jardueretan.
- DBHko ikasturte amaieran, irakasleei aholku ematea ikasleen orientazio-txostena prestatzeari buruz, bereziki hezkuntza-neurrien eta hezkuntza-ibilbideko proposamenen gaineko erabakietan.
- Ikasleei eta familiei aholkuak ematea, bereziki kontu hauetan: garapen pertsonalari eta akademikoei buruzko gaietan, hezkuntza-etapen arteko trantsizioan eta hezkuntza- ibilbidea hautatzekoan.
Bizikidetza
- Bizikasi ekimeneko talde dinamizatzailean kide aktibo gisa parte hartzea.
- Talde dinamizatzailearekin batera, bizikidetza-arazoen prebentzio eta ebazpenaren kudeaketako buru izatea.
- Ikastetxean sor daitezkeen jokabide-arazoei aurre egiten eta horrelakoak konpontzen laguntzea.
Etengabeko hobekuntza
- Ikastetxeko koordinazio pedagogikorako batzordearekin (batez ere, ikasketa-buruarekin) elkarlanean jardutea eta jarduketa-planak eta proposamenak aurkeztea departamentu didaktikoak eta irakasle taldeak koordinatzeko.
- Hezkuntza berriztatzeko eta ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuak etengabe hobetzeko programak sustatzea eta horrelakoak egiteko aholkuak ematea zuzendaritza-taldeari.
Koordinazioa beste eragile batzuekin
Ikastetxetik kanpoko hezkuntza- eta gizarte-eragileekin eta komunitate-eragileekin koordinatzen laguntzea, ikasleen jarraipen ego
Barneko koordinazioa
- Orientazio Mintegia: gela arruntetako, gela egonkorretako, entzumen-urritasuna edo gorreria duten ikasleen pedagogia terapeutikoko irakasleak, berariazko hezkuntza-errefortzuko irakasleak, zeinu-hizkuntzako interpreteak eta hezkuntza-laguntzako langile adituak.
- Tutoreak: derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan maila bakoitzerako astero ezarritako orduan.
- Mintegi buruak: Batzorde Pedagogikoak deitutako bileretan.
- Banakako aholkularitza: irakasleak, familiak eta eskatzen duten ikasleak.
Kanpoko koordinazioa
- Familiak: bilera orokorretan edo banaka, familien edo mintegi osatzen duten langileen ekimenez.
- Beste erakunde batzuekin:
- Berritzegunea.
- Unibertsitateak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, etab.
- Osakidetza: Pediatria, Uribe-Kostako Osasun Mentaleko Zerbitzua, etab.
- Getxoko Udala: Gizarte Ongizate, Immigrazio, Berdintasun, Osasun gaietako Prebentzio eta abarren Zerbitzua.
- Eskolatze Osagarriko Programa Julio Caro Baroja BHIn matrikulatutako ikasleekin ezartzen duten ikastetxeak.
- ETORKINTZA: droga-mendetasunen prebentzioa Getxoko Udalarekin lankidetzan.
- Gabinete psiko-pedagogikoak.
ORIENTATZAILEAK:
- Raquel Rodriguez Alvarez (departamentuburua): r.rodriguezalvarez@irakasle.eus
- Estibaliz Mendieta Gonzalez: e.mendieta@irakasle.eus