HISTORIA

El honor de que le dierais mi nombre supone más que cualquier otro para mí.

Julio Caro Baroja

1966ko azaroaren 13an inauguratu zen ofizialki Getxoko lehenengo institutua, Instituto Nacional de Enseñanza Media de Guecho izen ofizialarekin, eta Getxon zeuden Bilboko Gizonezko eta Emakumezko Institutuetako ordezkaritzen batuketaren ondorioz.

Jacinto Gómez Tejedor, institutuko lehenengo zuzendariaren hitzetan, Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak kontuan izan zuen "Getxoren garrantzia eta bere influentzi eremu zabala, Leioatik Butroi ibaiaraino, Plentzia eta Gorlizeko lurraldetan sartzerarte".

Beraz, eskumaldeko lehenengo institutua izan zen eta orduan Getxoko alkate eta Bizkaiko Aldundiko presidenteordea, Fernando de Ybarra zenak adierazi zuenez "institutua inauguratzeak eman zion alkate bezala izan zuen satisfakziorik handiena".

Berrogei ta hamar urte hauetan milaka Getxoko eta Getxo aldeko gazte pasatu dira bere geletatik.

Getxo I bezala ezagutua izan arren, Getxo II eta Getxo III sortu ezkeroztik, 1981an IES Julio Caro Baroja BHI izena eman zitzaion.