Gainditu gabekoen berreskurapena

DBH

  • Ikasturte bakoitza amaitutakoan, asignaturak gainditu gabe utzi dituen DBHko ikasle bakoitzari Bakarkako indartze plana (PIRE) emango zaio. Bertan adieraziko zaio nola berreskuratu behar dituen asignatura horiek.
  • Ikasturte bakoitzaren hasieran irakasgai guztien programazioak eta edukinak argitaratzen dira.
  • Kurrikulum desberdineko programa jarraitzen duten ikasleek honela berreskuratuko dituzte euren pendienteak:
    • Ez dituzte beste ikasleek egin behar dituzten pendienteen azterketak egin beharko.
    • Kurrikulum desberdineko programan jarraipena duten irakasgaiak badira, ebaluazioren bat gainditzea nahikoa izango da pendientea gainditzeko.
    • Kurrikulum desberdineko programan jarraipenik ez badu pendienteak, mintegi bakoitzak, helburu minimoetan oinarritutako lan berezi bat eginaraziko diete.
  • Beste zentroetatik etorritako pendientedun ikasleek, laguntza eskatu ahal dezaiokete tutoreari, dagokion mintegiburuari edota ikasketaburuari.

BATX

  • Batxilergoko pendienteak dituztenek pendienteen azterketetara aurkeztu beharko dute. Lau aukera izango dituzte: irailean, martxoan, maiatzeko ohikoa eta ekaineko ezohikoa. Irakasgai osoa izango da aztergai bakoitzean.
  • Irakasgai bakoitzaren edukinak ikasturtearen hasieran argitaratzen dira.
  • Beste zentroetatik eorritako pendientedun ikasleek, laguntza eskatu ahal dezaiokete tutoreari, dagokion mintegiburuari edota ikasketaburuari.