Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
Ikastetxe baten heldutasun teknologikoak hiru maila ditu. Maila horiek, apurka-apurka, areagotu egiten dute ikastetxeko prozesuen digitalizazio-maila eta irakasleek ikasgeletan IKT erabiltzeko duten inplikazioa.
a) Oinarrizko maila: «trebatzea eta erabiltzea»: maila honetan, irakasteko materialak eta administraziokoak digitalizatzen hasiko dira ikastetxeak. Ikastetxean eskura dauden baliabide informatikoak erabiliko dituzte irakasleek: IKT gelak, ikasgeletako ordenagailuak, arbel digitalak, multimedia proiektagailua, eta abar. Hezkuntza-komunitatearekin dituzten harremanetan aplikazio informatikoak erabiltzen hasiko dira, bai Sailak jarritakoak, bai ikastetxeak berak jarri dituen beste batzuk; hala ere, aldi batean, beste konponbide tradizional batzuetara jo ahal izango da.
b) Tarteko maila «ikasgelak digitalizatzea»: maila honetan, ahaleginak egingo dira ikasgeletan, eta IKTak erabiliko dira curriculumeko arloak lantzeko. Orokortu egingo da ikasgai guztietan IKTak eta bereziki Internet erabiltzea, eta ikasgeletan, berriz, teknologia-baliabideak izango dituzte, Internet egunero erabiltzeko. Espazioaren eta denboraren kontzeptua eskola-orduetatik haratago doa; horrenbestez, hezkuntza-plataformen bidez (teleprestakuntza, blogak, intranetestranet, wikiak...), kanpokoei zabaltzen zaizkie ikasgelako ateak. Ikasleek eta familiek on line eskura ditzakete ikastetxeko informazio jakin batzuk edota ikasgaiei buruzkoak (esate baterako, ikastetxearen webgunean, taldearen webgunean, buletin elektronikoetan, blogetan eta abarretan begiratuta).
c) Maila aurreratua «ikastetxea birtualizatzea»: maila honetan, irakaskuntza, kudeaketa, administrazio eta komunikazioko prozesu guztietan erabiliko dira IKTak. Ikastetxeak, bere proiektuaren barruan eta duen autonomia erabiliz, aurreikusi egingo du langile guztiek IKTak orokorrean erabiltzea, eta erabili ere aipatutako prozesu horietan guztietan. Ikastetxeak hezkuntza plataforma du, hezkuntza-komunitateko gainerako eragileekin etengabe eta noranzko bietan.
IES Julio Caro Baroja BHIk "Tarteko maila" lortu du, eta lanean dihardu maila aurreratua lortzeko asmoz.